Taulara lehiaketa formatu txikiko antzerki-lan eta bakarrizketentzako deialdi irekia da. Laboral kutxaren laguntzaz, Taulara, mikroantzerki lehiaketa antolatu du bigarren urtez Oihaneder Euskararen Etxeak. Lehiaketa honek euskarazko antzezlan laburren sormena suspertu nahi du, eta aldi berean, antzerki munduko norbanakoei eta taldeei antzezlan laburrak garatzeko aukera berri bat eskaini.
Bigarren edizio honetara kalitate handiko zortzi proposamen aurkeztu dira. Nabarmentzekoa da aurten proposamen arabarrak nagusitu direla, zortzi horietatik bost lurralde honetatik jaso baitira, beste bi Gipuzkoatik, eta bakarra Bizkaitik.