Cristina Enea parkeak istorio eder bat
ezkutatzen du, Fermin eta Cristina
Mandasko duke-dukesak protagonista
dituena. Eragin handiko bikote hori
XIX. mendearen bukaerako Donostiako
burgesiaren parte izan zen, eta Cristina
Enea beren udako finka maitea, bere diseinu
eta aberastasun paisajistikoagatik miretsi
eta bisitatuenetako bat bihurtu zen.
Parkeko ibilaldi honetan, “Cristinaren
etxea” nola eraiki zen gogoratuko dugu
eta bertako txoko berezienak ezagutuko
ditugu.