Gizakiak animaliak gara, hegazti
edo arrainen antzera, eta batzuetan
gure antzekotasunak beste batzuetan
baino agerikoagoak dira. Pertsonok
“animaliakeriak” egiten ditugunean
adibidez, edo animalia basatietan gizakion
keinu eta espresioak identifikatze
ditugunean.
The Wildlife Comedy
argazki erakusketa
sinpatikoa aitzakia hartuta, munduko
animaliak hobeto ezagutzeko aukera izango
dugu, eta irri eta algara artean, ea benetan
uste dugun bezain desberdinak ote garen
ikusiko dugu. Mozorrotu egingo gara
eta irudiekin eta gure irudimenarekin
jolastuko gara.