Leire Etxezarretak "Kepa Junkera eta Sorginak" proiektuan parte hartu zuen 2015ean hasita 2019ra arte. Orain Neomak taldean dabil, trikitia, pandero eta bestelako perkusioekin. Duela urte batzuk gitarra jotzen ere hasi zen eta poliki-poliki bere kantuak sortu eta emanaldiak eskaintzen hasi da. Eskoriatzan Pello Heriz lagun eta musikariarekin batera etorriko da.