Aitzol Urkiza eta Iñigo Bravo mutrikuarrak, bizi osoko bi lagun minak, Karenka izeneko taldeak batu zituen entsegu lokaletan. 10 urteren ostean, gitarra akustiko eta pianoak lagunduta, pop-rock kutsuko abestiek osatzen dute DEI proiektu berria.
2021 urtean eman diote hasiera DEI taldeari. Proiektu berria izanik, abesti berriak sortu eta plazaratzeko gogoak batu ditu Aitzol eta Iñigo, etorkizunean banda bat osatu eta eszenatokiak zapaltzeko gogoz.