Bisita honetan Gipuzkoako biztanleriaren
% 44 urez hornitzen duen Añarbeko
urtegiaren azpiegiturak eta bertan egiten
diren maniobrak ezagutuko ditugu.
Azpiegitura horiek klima-aldaketaren
ondorioei nola aurre egiten dieten jakingo
dugu, arro hidrografikoa kontserbatuz
urhornidurako sistema horien erresilientzia
handitzeko. Gainera, bertatik bertara
gozatu ahal izango dugu bertako ingurune
ederraz, eta hobeto ezagutu ahal izango
dugu natura- eta paisaia-balio handiko
espazio hori. Añarbeko Urak-ekin
lankidetzan antolatutako jarduera.