Marietak Zirkus antzerki-zirku ikuskinaz gain, zirku konpainia familiarra ere bada: bi iloba eta haien izeba dira protagonista. Izeba horrela deskribatzen dute ilobek: maitagarria, gogokoena, txikitan zaintzen eta dena egiten uzten ziena eta planik eroenak asmatzen zituena. Ilobek, izugarri zaintzen dute hainbeste maite duten izeba.
"Zu aurkezle, izeba! Zu, aurkezle!" esaten diote. "Egon hemen eserita eta lasai!"
Izeba kotoien artean gordeko lukete, ahal izatekotan. Maripantxik, oraindik sasoiko dagoela erakutsiko die eta modu horretan denok ulertuko dugu non bukatzen diren, maitasuna, elkartasuna eta ahizpatasuna.