Online ikastaroa zuzenean: ORNITOLOGIAREN HASTAPENAK. 2021/04/08
Ornitologia munduan hasi nahi dutenentzako oinarrizko online ikastaro teorikoa. Zure inguruko hegaztiak behatu eta identifikatzen ikasi eta Ornitho Euskadi (www.ornitho.eus) herritar zientzia proiektuan parte hartu. Ez da aurretiazko ezagutzarik behar.
PROGRAMA TEORIKOA
Ikastaroak 1h eta 30 minutuko iraupena du eta gaztelaniaz zein euskaraz emango da:
2021/04/08 (Og.): 18:00-19:30. Euskeraz.
Programa teorikoa: hegaztien ezaugarri orokorrak, identifikatzeko jarraibideak, espezieen identifikazioa etab.
LEKUA
Ikastaroa online izango da, zuzenean. Ikastaroa hasi aurretik mezu elektroniko bat bidaliko da ikastarorako gonbidapenarekin.