Euskal artea euskaraz zergatik ez?
Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea?
Erantzun ezberdinak eman dizkiete galdera horiei hainbat artistek, eta guk horietako hiru ekarri nahi izan ditugu Oihaneder Euskararen Etxea hartzen duen, Montehermoso kulturunera:
-Gorreri bisuala -Zaloa Ipiña-
-Hitz birziklatuak – Zirika-
-Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia -Bigara-
Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, dibertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osatzen dute ur-emari kolektibo hau.
Hiru hausnarketa artistiko, euskarazko hiru arte-proposamen, euskararen hiru arte-ur.