Irailean Deñe eta azaroan Aitor Regueiro Oihanederren gurekin izan ondoren, orain Lorearen txanda da. Egin Leku! deialdiko hirugarren kontzertua eskainiko du berak.
Oso gazte hasi zen jendeaurrean bakarka abesten eta lagunekin kontzertu akustikoak ematen. Gerora, zenbait abesti propio sortu zituen, eta musikarekin erlazionatutako proiektu txikietan hartu nuen parte.
Azken urteetan, AZALERA taldeko abeslari izan da: rock estiloko musika egiten zuen talde honek, bestelako generoen eraginekin. Taldea desegin ostean, abesti berriak sortzeari ekin zion, eta folk rockaren esparruan mugitzen da egun, nahiz-eta oraindik bere estilo propioa sortzen dabilen.
Ekimen honek Musikari – Euskal Herriko Musikari Elkartearen laguntza jasotzen du.