Neguko azken kontzertu proposamena Raitxen eskutik jasoko dugu.
Rakel Arenaza Acedo da Raitx. Momentu oso pertsonaletan sortutako poesiak musikatuz, kanta intimistak konposatzen ditu, letrak eta ahotsak protagonista bihurtuz.
Esti Berazarekin (Koban) eta Xalba Ramirezekin (Koban, Physis versus Nomos) batera proiektua osatu dute 2019an, erritmo kutxa batekin lagunduta, soinu analogiko zein elektronikoak nahastuz.
Taldearen lehen lanak, “Abereek erantzungo balute” (Balio Dute, 2020), pop elektroniko intimistako sei pieza batzen ditu, eta bakardadearen, elkar zaintzaren eta nork bere lekua topatzearen gaineko istorio bat kontatzen.
2019an Kutxa Kultur Programako musika beka lortu zuen eta 2020ko Gaztea Maketa Lehiaketako txapelduna izendatu dute. Pandemiak eten egin du taldearen aurkezpen bira eta urrian hasiko da lehen kontzertuak eskaintzen diskoa kaleratu duenetik.