Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.
Neguko azken filma Dilili à Paris izango da.
Sinopsia: Belle Epoque-ko Parisera eramango gaitu filmak, bertan neskatoen bahiketak argitzen saiatuko da Dilili. Kasua argintzen duen bitartean, garaiko pertsonaia ezagunekin topo egingo du. Adibidez, Lumiere anaiekin, Gustave Eiffelekin, Sarah Bernhardtekin, Gertrude Steinekin edo Marie Curierekin.