Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratutako liburu hau aurkeztera etorriko dira Gotzon Aurrekoetxea eta Jose Luis Ormaetxea “Txipi” irakasleak. Aurkeztuko duten lana ez da euskalkien inguruko sailkapen bat gehiago. Izan ere, liburu honek errotik aldatzen du euskalkiak eta hizkerak sailkatzeko metodologia.
Metodologia eta prozedura berriak azken bost urteotan garatutako ikerketen bidez landu dira, eta lortu diren emaitzen dibulgazio-lana da aurketzuko duten argitalpen hau.
Hizkuntzalarientzat ez eze euskalkiak maite eta tokian tokiko hizkeren zale den irakurle ororentzat egina da liburua.