SATIRO
“Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia”
Satiroa: Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia. Gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia. Basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena.
//////////////////////////////////
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik?
Gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki-performanzea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzeko.