Cristina Enea parkeak istorio eder bat
ezkutatzen, Fermin eta Cristina Mandasko
dukeak protagonista dituena. Eragin
handiko bikote hau XIX. mendearen
bukaerako Donostiako burgesiaren
parte izan zen, eta Cristina Enea beren
udako finka maitea, bere diseinu eta
aberastasun paisajistikoagatik miretsi eta
bisitatuenetako bat bihurtu zen.
Parkeko ibilaldi honetan, “Cristinaren
etxea” nola eraiki zen gogoratuko dugu
eta bertako txoko berezienak ezagutuko
ditugu.