Gazteen artean euskarazko kultur sormena sustatzeko Batera deialdia martxan du Oihaneder Euskararen Etxeak, eta gaur aurkeztuko den dokumentala 2019ko deialdiko irabazleetako bat izan zen. COVID-19ak eragindako pandemiaren eraginez ezin izan zen ekainean aurkeztu, eta gaur iritsi zaio eguna.
ERROAK -Arabako herri txikietako dokumentala– aurkeztuko digute. Hutsik geratzen ari diren Arabako herri txikietako egoera azaleratu nahi izan dute dokumental honen bitartez: biztanle hauekin elkartu, egon eta beren egunerokotasuna islatu.
Aurkezpenean antolatzaileak, babesleak eta sortzaileak izango gara, hau da, Oihaneder Euskararen Etxea, Laboral Kutxa, Vital Fundazioa, Sergio Azkarate, Irati Lekue, Itziar Hormilla, Nefer Olaizola eta Erlantz Mata.