Eskilarapeko soinuak zikloaren barruan azaroko emanaldian Birkit izango dugu Oihanederren.
Birkite Alonso gasteiztarrak Bilbon egin du musika ibilbidea 2002an Eorann (rock/post-rock) taldea sortu zuenetik 2010ean Red Carmine (indie/shoegaze) bere bigarren taldea banatu zen arte. Bost urteko etena egin ondoren “Emen” izeneko lehen bakarkako lana autoeditatu zuen 2017ko abenduan, gitarra elektriko hutsean, Iñaki Alonsok Gasteizko Sonora estudioan grabatuta.
Looper pedala erabiliaz, soinu garbia eta distortsioa tartekatzen ditu bi urtez eraldatuz joan den bakarkako zuzenekoan. Hurrengo urtean argitaratuko duen bigarren lana ordea hiru taldekiderekin batera prestatzen hasi da. Kontzertu honetan Mikel Palenzuela taldeko gitarjoleak lagunduko dio.