Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.
Udazkeneko hirugarren saioa film laburrekin osatuko da, inmigrazioaren inguruko 5 labur eskainiko dira: Aïssa, Bahar Im Wunderland, Einspruch VI, Rétention eta Se Taire. Arrazoi ezberdinengatik eurena ez den herrialde batera modu batean edo bestean iritsitako gizon eta emakumeak dira bilduma osatzen duten bost film labur hauen protagonistak.