Deñe izan da Egin Leku! – Musikari hasiberrientzako deialdiko irabazlerik gazteena, eta bera izango da Oihanederreko oholtzara igotzen lehena.
Deñe 17 urteko neska Azpeitiarra da. Betidanik izan du musikarekin lotura. 8 bat urterekin hasi zen Azpeitiako musika eskolan pianoko klaseak hartzen eta orain dela bi urte kantoko eta gitarrako klaseak hartzen hastea erabaki zuen. Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketako 29. edizioan parte hartu zuen eta lau finalisten artean gelditu zen.
Lehen abestia Azken Agurra izan zen eta 14 urterekin konposatu zuen. Bere abestiak gure mundua ingururatzen duten arazoetatik datozte eta hauen helburua bere musika lasaiarekin jendeari arazo horien berri ematea izango litzateke.