Aurtengo proposamena bi egunetakoa izango da, eta sormena lantzeko bi tailer eskainiko dira:
• Makedo. Kartoiarekin sortzeko tailerra
• Bitxigintza eta osagarri tailerra
Iraileko bi asteazkenetan egingo diren saio hauetan gurasoen eta seme-alaben artean euskararen erabilera sustatu nahi da.
Haur zein gaztetxoak, kartoi artean murgilduko dira. Torloju eta erreminta ezberdinak erabiliz jolasteko lekuak eraikitzeko aukera izango dute.
Tailer hau Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko kideek gidatuko dute.