Kortxeak & Krispetak zikloaren baitan, Fermin Muguruzak zuzendutako "Beltza Naiz" dokumentala eskainiko dugu Oihanederren.
Making of erako dokumentala da berau, Black is Beltza filma nola egin zuten kontatzen duena. Bi zatitan banatzen da: lehenak, Black is Beltza filmaren inguruan transmedia proiektu bat nola garatu zen kontatzen du, eta horren ardatza filmean parte hartu zuen Amaia Jackson afro-euskalduna (aita Tanzaniakoa eta ama Zarauzkoa) da; eta bigarrenean, berriz, animazio prozesua azaltzen da zehatzago, artista eta aktibistekin egindako elkarrizketak tartekatzen direlarik.