2016ko Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian haurrentzako ikuskizun onenaren saria.
Oilar bat ezin mugiturik dago hiriko eraikin bateko teilatuan. Beheko bizilaguna jakin-minez dago, oilarraren kantuak behiarena dirudi eta. Horren zergatia galdetuko dio oilarrari, eta hortxe hasiko zaigu istorio zelebrea, behi jainkotiarren zelaira eramango gaituena, oilo erruleen egunerokotasuna erakutsiko diguna, Maca behi arruntarren berri emango diguna. Umorearen eta bertsoen bitartez, istorio honen eta hiriaren nondik norakoak ezagutuko ditugu. Zezen maitemindu bat agertuko zaigu, baita oilar triste bat ere teilatuaren gainean. Noren zai, hiritik atera eta bere etxe berrira lagunduko dion norbaiten zain.