Ohiz kanpoko egoerei aurre egiten dieten eta bizitzaren zentzugabekeriari gogor egiten dioten pertsona bereziak. Bizitzari aurre egiteko modu berezi horren ondorioz, gertaerak uste gabeko modu batean etortzen dira. Pertsonaia hauen giza harremanei eta bizi diren gizarteari darien zakarkeria agerrarazten dute hiru egoera groteskok.
Hiru espazio desberdinetan bizi den umore garratzeko lan honen osagaien artean ditugu ikusleekiko hurbiltasuna eta konplizitatea. Esperientzia desberdina eta erakargarria.