Badator 40 Minutu Rocken edizio berri bat. 2024ko otsailaren 24an Landako Gunean milaka pertsona batuko ditugu “Oihuka astinduz orratzak” lelopean. Izan ere, euskal preso politikoek eta beraien senideek, ondo dakigunez, 40 minutuko bisitak
soilik izaten dituzte elkarrekin egon ahal izateko. Denborak elkar ikusteko aukera eman baino, frustrazioa eta amorrua eragiten die gertukoei, eta erlojuaren orratzak astintzeraino oihukatzeko beharra dugu.