I.Larrañaga Musika Eskolako ikasgaietako bat talde edo konboa da eta urte osoan zehar talde bakoitza bere errepertorioa lantzen joaten gara, estilo eta instrumentu ezberdinez osatua. Hainbat kantu konposatzen eta bertsioak grabatzen ibili dira, gero youtubera eta sare sozialetan elkarbanatzeko.
Urte guztian zehar grabatutako bideoak eta gabonetan Leidorrean akordeoi orkestrari esker eginiko kontzertuak ere youtuben daude ikusgai.
Uztailak 11ean eskeiniko genukeen kontzertuan, 3 talde izango lirateke eta talde bakoitzak 4-5 kantu joko lituztekete (bertsioez gain, beraiek konposatutako kantuak ere joko lituzkete). Guztira ordubete ta laurdeneko kontzertua jotzeko asmoa da baino egokitzea izango genuke zuen beharretara.
Jakina, talde guztiek material guztia elkarbanatuko dute eta modu horretan ez dute denborarik galtzen talde aldaketetan.
Abesti mota ezberdinak jotzen dituzte, euskaldunetatik hasita (Itoitz, Liher...), talde nazionaletatik pasa (M-Clan, Fito...) eta mundu mailako taldeen bertsioak ere egiten dituzte noski (Marvin Gaye, Led Zepellin, Metallica, John Mayer, Guns n'Roses.