Edurne Epeldek eta Eider Perezek gidatutako tailerra. Emakume eta hizkuntzaren arteko atxikimendua lantzeko tailer hibrido bat izango da: batetik, emakumeek hizkuntzaren (euskararen) erabileran dituzten bizipenak, kontuak eta sentipenak lantzeko, eta eurak ahalduntzeko; eta bestetik, ariketa bat egiteko, hizkuntzaren jakituriaz eta transmisioaz, eta ondareari dagokionez, emakumeek eginiko ekarpena dela-eta, aitorpena egiteko, eta horri balioa emateko. Iraganeko memoria bizia, etorkizuneko praktikarako ahalduntze-tresna gisa.