XVIII. edizioa beteko du 2021ean Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, eta euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabaldu.
Horretarako apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean aukeratutako film laburrak herriz-herri zeharkatuko dute Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburu.
XVIII. Laburbira: aukeratutako 8 film laburrak
Jasotako film labur guztien artean 8 aukeratu dira beraien istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik. 2019tik hona zuzendari hasiberri eta amateurrak ekoitzitako lanak aurkezten dizkizuegu.
Hauetariko batzuk Zinebi eta Mendifilm Festival jaialdietan aurkeztutako lanak izan dira 2019-2020 bitartean eta beste batzuk laburmetraia lehiaketetan sariatuak izan direnak: HUHEZINEMA eta Kameratoia.