Amorante, Iban Urizar, bera bakarrik agertokian. Aldean darama gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta perkusio tramankuluak; eta looper bat darabil soinu horiek guztiak nahastu, ordenatu, eraiki eta apurtzeko.
Verde Prato 2019ko otsailean sortu zen, eta haren bidez, teklatu, looper eta batez ere ahotsarekin esperimentatzen du. Ana Arsuagak. Abesti herrikoien kutsu handia dago konposatzerako orduan, haietan ahotsak duen presentzia handiagatik, melodia motengatik eta letren gai eta soiltasunagatik. Bestalde, entzuten duen musika ezberdin bakoitzetik elementu desberdinak hartzen ditu, eta horri mugarik ez jartzen saiatzen da hau batez ere baseetan ikus daiteke.