Saski Naski zikloaren baitan, Dylan dosia: Bob Dylan gogoan ikuskizuna eskainiko digute Iker Diaz Letamendi aktoreak eta Adolfo García perkusionistak.
Bob Dylan artista eta literaturgilerik bikainenetakoaren omenez antolatutako ikuskizuna da. Bertan Minesotako kantautorearen zenbait kantu hilezkorren letrak euskaraz entzun ahal izango dira: Blowin’ in the Wind, Masters of War, A Hard Rain’s A-Gonna Fall, Desolation Row, Hurricane, Dignity…
Iker Diaz Letamendi aktoreak (itzulpengintzaz ere arduratu da) errezitatu egiten ditu, Adolfo García perkusionistak pultsu literarioari eusten dion bitartean. Hauekin batera, Carlos Fregtman musikariaren atmosfera musikal ezberdinek, esperientzia are zirraragarriago batean murgilduko gaituzte.