Saski Naski zikloaren baitan, Idoia Hernandez Toledo “HATXE” musikari errenderiarraren Panpin hautsien dantza ikuskizuna izango da lehena udazken honetan.
Idoia ez da bakarrik etorriko eta taulakide izango ditu Jurdana Ochoa, Ilargi Agirre eta Peru Galbete artistak.
Ordubeteko iraupena duen kontzertua da. Baina ez da ohiko kontzertu bat. Ezta ere bakarkako kantuen segida bat. Antzerki ikuskizunen antzera hasiera eta bukaera bat du. Kantuen arteko transizioak testuekin, argiekin edota inprobisazio eta material elektroakustikoarekin landu dira. Pieza guztiek bat eginez. Horrez gain, taula gainean musikarien hiru laurdenak emakumeak dira. Bidezkoa. Beharrezkoa.