Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.
Udazkeneko lehenengo filma #Female Pleasure (Barbara Miller, 2018 - Suitza / Alemania) izango da.
Barbara Miller-en #Emakumeen Plazera dokumentalak bost emakume aurkezten ditu: DeborahFeldman, Leyla Hussein, Rokude Nashiko, Doris Wagner eta Vithika Yadav.