EGURALDIAREN IRAGARPENA DELA ETA, EKITALDIA KOLDO MITXELENA IKASTETXEKO PATIOAN IZANGO DA.
------------------------------------------------
EL ESPECTÁCULO SERÁ EN EL PATIO DEL COLEGIO KOLDO MITXELENA DEBIDO A LA PREVISIÓN DEL TIEMPO.
------------------------------------------
Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena.