Piñote eta Calabacín herrira itzuli dira, eta sabanan bete-betean harrapatu dituen gatazka azalduko digute. Hain zuzen ere, hara joan dira lehoi bat modu misteriotsuan desagertu dela entzun dutelako. Beren ikerketa-lanetan, hainbati eskatuko diote laguntza: jirafari, tximinoari, elefanteari, krokodiloari... Abenturaren erdian, lehoia aurkituko dute, burumakur eta pentsakor: orro nola egin ahaztu zaio. Kasua argitu eta lehoiari laguntzea erabakita, La Baldufako ikertzaile ausartok ahaleginduko dira argitzen zein diren atsekabe horren arrazoiak. Zergatik tematzen da krokodiloa lehoia laidotzen? Zergatik gainerako animaliek ere behin eta berriz gogaitzen dute? Zer behar da sabanako erregeak berriz orro egin dezan?
---------------------------------------------------------------------------
Piñote y Calabacín regresan al pueblo para explicar el conflicto en que se han visto inmersos en la sabana, donde se han desplazado tras haber recibido la noticia que les advertía de la misteriosa desaparición del león. En su tarea de investigación preguntan a la jirafa, el mono, el elefante, el cocodrilo... y en plena aventura, encuentran al león, cabizbajo y meditabundo, que no sabe rugir. Con la voluntad firme de resolver el caso y echarle una mano, los intrépidos investigadores de La Baldufa tratarán de averiguar cuáles son los motivos de este pesar. ¿Por qué el cocodrilo se obstina en ultrajar al león? ¿Por qué el resto de animales también se empeña en importunarlo? ¿Qué hará falta para que el rey de la sabana vuelva a rugir?