SOINUAREN BIDAIA

SOINUAREN BIDAIA

2017-11-26 19:00h
SOINUAREN BIDAIA Foto del evento
SOINUAREN BIDAIA

La venta online está cerrada

Detalle del evento
ADRIANA GRIGORAS
Suceava hirian (Errumania) jaioa, 8 urterekin
hasi zituen musika ikasketak bere
jaioterrian, eta 14 urte zituela hasi zen
biola ikasten. Goi mailako ikasketak egin
zituen Arte “George Enescu” Arte Akademian
(Iasi, Errumania) Gaspar Markos
ikaslearekin eta, ondoren, Madrilgo “Reina
Sofía” Goi Mailako Musika Eskolan ikasi
zuen Gerard Caussé ikaslearekin. Klase
magistraletan parte hartu du maisu hauekin,
besteak beste: Ana Bela Chaves, Paul
Neubaer, Hatto Beyerle, Pierro Farulli,
Ralph Gothoni, Walter Levine eta Alexander
Bonduriankij.
"Moldova" Estatuko Orkestra Filarmonikoko
kide izan da, eta hainbat jardunaldi
egin ditu Errumania, Frantzia eta Espainian,
bai bakarlari moduan, bai ganbera
taldeetako kide moduan. Lankidetzan
aritu da Kanaria Handietako Orkestra Filarmonikoarekin,
Sevillako Orkestra Sinfonikoarekin,
eta biola bakarlari moduan jo
du Orquestra Simfònica de Barcelona i
Nacional de Catalunya orkestrarekin. Gaur
egun Bilboko Orkestra Sinfonikoko biola
da, 2001az geroztik.

AMAIA ZIPITRIA
Andoainen jaio zen (Gipuzkoa). Ikasketak
egin zituen Andoainen Luis Franca eta
Myriam Ulanga irakasleekin, Donostian
Gonzalo Trevijanorekin, Baionan Doué andrearekin,
eta Rotterdameko Goi Mailako
Kontserbatorioan Barbara Grajewska irakaslearekin.
Pianoko goi mailako titulua
lortu zuen kalifikazio altuenekin, eta ganberako
irakasle titulua Goi Mailako Gradu
Amaierako Ohorezko Sariarekin.
Orkestra ezberdinetan jo du hainbat maisu
handirekin.
Madrilgo Reina Sofia eskolan Zakhar
Bron-en biolin katedrako pianista laguntzailea
izan da, eta beste ikastaro magistraletan
ere parte hartu du; gaur egun,
biolontxelo eta klarineteko errepertorio
irakaslea da Asier Polo eta José Luis Estellés-
en klaseetan Musikene Euskal Herriko
goi-mailako musika ikastegian, eta Donostiako
Orfeoiko pianista.
Bere grabazioen artean nabarmendu
behar dira Jesús Villa-Rojoren 2. Sonata,
Asier Polo biolontzeloarekin, Pulenc-ren
Babar obraren ganbera taldeko bertsioa
Cadaquésko Orkestrako kideekin (TRITO),
Debussy-ren Sonata Irene Echeveste biolinistarekin,
Tartini-ren Sonata Erica Ramallo
biolinistarekin (SONY), eta
“Soinuaren bidaia” diskoa, Alberto Urretxo
tronboi-jotzailearekin.

MIREN URBIETA-VEGA
Kantuan lizentziatua Musikene Euskal Herriko
goi-mailako musika ikastegian. Ikasketak
osatu zituen Valentziako Palau de
les Arts-eko Plácido Domingo Hobekuntza
Zentroan. Sari ugari ditu: “Abeslari errebelazioa”
Teatro Campoamor 2015eko Sari
Lirikoetan, “Espainiako abeslari onena”
Francesc Viñas 2014ko Kantu Lehiaketan,
2. saria 2012ko Bilboko Kantuko Nazioarteko
Lehiaketan, eta 1. saria 2012ko XXX
Logroñoko Kantuko Nazioarteko Lehiaketan,
besteak beste.
Orain gutxi, debuta egin zuen Margeriteren
paperean Gounod-en Faust operan
Oviedoko Teatro Campoamor antzokian
(2016); arrakasta handia izan zuen Liu-ren
paperean Nuria Esperten Turandot obran;
ABAOn (operaberri 2014), eta baita ere azpimarratzekoak
dira, besteak beste, bere
debuta La Traviatan, Annina-ren paperarekin,
Gran Teatre del Liceu antzokian;
Mozart-en La Finda Giardiniera obran; eta
zarzuelako hainbat produkziotan.
Oratorioan ere aritu da lanean: Dvorak-en
Stabat Mater, Brahms-en Ein Deutsches
Requiem, Mozart-en Requiem, eta Vivaldi-
ren Gloria, besteak beste. Errepertorio
sinfoniko bokalean, berriz, BOS eta
OSErekin aritzeaz gain, beste formazio
batzuekin ere lan egin du. Laster, Madrilgo
Teatro de la Zarzuela antzokian egingo du
debuta Rosaren paperean, Amadeo Vivesen
Maruxa zarzuelan, eta Bartzelonako
Teatre del Liceu antzokira itzuliko da Donizetti-
ren La Favorite operan Inesen papera
egiteko.

ALBERTO URRETXO
Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi solista
da eta Euskadi Brass proiektuaren zuzendari
artistikoa.
Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan
Ohorezko Saria lortu zuen graduatzerakoan.
Era berean, Baionako Côte Basque
Musika Kontserbatorioan ere Ohorezko
Domina jaso zuen, J.J. Orzan irakasle zuelarik.
Ondoren, zenbait irakasle eta musikari
ospetsurekin sakondu ditu ikasketak,
besteak beste, Francisco J. Rosario
Vega eta S. Hartman.
Hainbat errezital eta kontzertu eman ditu
solista moduan Estatuan zehar.
Halaber, BOSeko Ganbera-Musika zikloan,
estreinatu ditu H.Extremiana-ren Carptim,
J.C Pérez-en Tronboi Sonata, G. Loidiren
Escenas de Basajaun, X. Zabalaren topa
eta…TOPA, eta E. Morenoren Herensugearen
arima, hari-instrumentu laukote eta
tronboiarentzako obrak, eta Javier Martínez
Camposen Las cuatro estaciones,
tronboi eta metal-boskoterako, Spanish
Brass-ekin batera, Alberto Urretxorentzat
propio idatziak.
Musikenen Orkestra Errepertorio eta Ganbera-
Musika irakaslea izan da, eta tronboi
iralaslea Leioa eta Arrasateko Musikaleko
eskoletan. Bestalde, sarri gonbidatzen
dute tronboi eta ganbera-musika ikastaroak
ematera.
2015eko azaroan SOINUAREN BIDAIA
aurkeztu zuen, emozioen bidez musika
entzuteko aukera desberdin bat eskaintzen
duen cd-a. Hurrengo proiektuak
izango dira, alde batetik, Euskal Kondairen
inguruko SOINU MAGIKOEN garapena,
Toti Martinez de Lezea idazle ospetsuarekin,
eta, bestetik, RNE musika klasikoko
M.Jade kazetariak idatzi eta narratutako
ipuina, G.Loidiren Escenas de Basajaun
obrarekin.
Avisos

SARRERAK INPRIMATUTA ERAMAN ANTZOKIRA
SARRERAK SANTA ANAKO TAKILAN IGANDEAN 18:30etatik aurrera

En este momento no se pueden comprar entradas para este evento

Responsive image
Organizado por
Oñatiko Udala