DUO SARASATE

DUO SARASATE

2017-11-19 19:00h
DUO SARASATE Foto del evento
DUO SARASATE

La venta online está cerrada

Detalle del evento
JONATHAN MESONERO
Bere birtuosismoaren dotorezia, obra bakoitzera
hurbiltzeko duen era haren ezagutza
sakonetik abiatuta, eta piezak
jotzerakoan erakusten duen pasioa, alderdi
horiei guztiei esker da Jonathan
Mesonero biolinista bikaina. Horrela, karrera
sendoa garatzen ari da solista gisa,
betiere errepertorio klasikoko obren interpretazioari
musika garaikideak sortzen
dion interes bizia erantsita.
Ganbera musikaren esparruan, Artemis,
Casals, Orpheus eta Iturriaga laukoteekin
lan egiten du; baita Natascha Prischepenko,
Hartmut Rohde, Andoni Mercero
eta Heime Müllerrekin eta Berlineko Filarmonikako
kideekin ere. Hala, talde ezberdinak
bultzatu ditu eta beste batzuetan
ere parte hartu du, ArTrio Berlín izenekoarekin
lehenengo saria irabaziz Mirabent
i Magrans kamera lehiaketan.
Sarritan gonbidatua izan da hainbat orkestrarekin
jotzera.
Musikenen ohorezko matrikularekin lizentziatua
Keiko Wataya irakaslearekin,
eta Berlineko Universitat der Künste (UdK)
unibertsitatean Latica Honda-Rosenberg
irakaslearekin. Zentro horretan interpretazio
master bat egin zuen Irene Wilhelmiren
eskutik.
Roberto Regazzik 2009an egindako biolin
italiar batekin jotzen du, musikariarentzat
berariaz egindakoa eta egileak propio eskainitakoa.

MERCEDES MEDINA
Bere aitak, J. A. Medina Labradak, gidatuta
egin zituen, batez ere, musika eta piano
ikasketak. Pianoko Karrera Amaierako
Lehen Saria eta Musika Ganberako Karrera
Amaierako Lehen Saria lortu zituen
Donostiako Kontserbatorioan. Goi mailako
gradua egin zuen Sevillako Goi Mailako
Kontserbatorioan Ramón Coll ikaslearen
eskutik, eta, ondoren, ikasketak hobetu zituen
Frédéric Gevers ikaslearekin.
1982an, katedra laguntzailearen plaza
lortu zuen, oposizio bidez, Donostiako
Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan.
Interprete gisa musika ganberako hainbat
talderekin jo du sarritan: Dúo Nébel, klarinete
eta piano; Trío Nébel, klarinete, biolontxelo
eta piano; txelo eta pianoko
bikote klasikoa; biolin eta pianoko bikote
klasikoa; Euskadiko Orkestra Sinfonikoko
sestetoa; biola, klarinete eta pianoko hirukotea;
biola eta pianoko bikotea.
Saioa López-Sánchez sopranoarekin egiten
du lan, Dúo Samer izenarekin. 2016an,
Dúo Sarasate sortu zuen Jonathan Mesonero
biolinistarekin, eta, ordutik, errezital
ugari eman dituzte hainbat hiriburutan:
Donostia, Bartzelona, Madril, Valladolid,
Burgos eta Leon, besteak beste.
Avisos

SARRERAK INPRIMATUTA ERAMAN ANTZOKIRA
SARRERAK IGANDEAN TAKILAN 18:30 etatik AURRERA

En este momento no se pueden comprar entradas para este evento

Responsive image
Organizado por
Oñatiko Udala